Albisteak
Atzealdea

Ostiral honetan hasiko da herriko jaien egitaraua

Asteartean udalak prentsaurrekoa egingo du indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aurkezteko.

2022·06·06


Asteburu honetan hasiko da herriko jaien egitaraua, eta udalak bihar (ekainaren 7an) prentsaurrekoa egingo du indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aurkezteko. Agerraldia 17:30ean izango da, herriko plazan. 

Ostiralean hasiko da festen egitaraua, eta larunbatean kuadrilen eguna izango da; iganderako eta hurrengo asteazkenerako ere antolatu dituzte ekimenak, eta osteguna izango da Korpus eguna. Hortik aurrera asteburu osoan denetariko ekintzak egingo dituzte, eta hurrengo astean San Juan ospatzeko ere antolatu dute egitaraua.

Festetako aldizkaria eskuratzeko egin klik hemen