Albisteak
Atzealdea
Ostegunean egingo dute udaleko ohiko osoko billkura
Bilera arratsaldeko zazpietan hasiko da, udaletxeko bilkura-aretoan.
2021·12·29
Bihar (hilak 30) arratsaldean egingo dute Anoetako udaleko osoko bilkura; zazpietan hasiko da, udaletxeko bilkura-aretoan. Hainbat gai jorratuko dituzte, horien artean:
- Tolosako udalaren eta Anoetako udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, laguntza teknikoak uzteko udal-programa xede duena, onesteko proposamena.
- 2022-2024 urteetarako Dirulaguntza Plan Estrategikoa behin-behinean onesteko proposamena.
- Itxitako ekitaldietako eskubideen baja egiteko proposamena.
Deialdia osorik irakurtzeko egin klik hemen.