Albisteak
Atzealdea
Ostegunean egingo dute ohiko udalbatza
Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
2022·10·25
Ostegun honetan (urriaren 27an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Anoetako Udalaren eta Tolosaldea Garatzenen arteko lankidetza-hitzarmena, Tolosaldeko 'Guretzako' jatorri ezberdinetako emakume taldearen sustapenerako.
- Hainbat kreditu aldaketa onartzeko proposamenak.
- 2022-2024 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren lehen aldaketa behin-behinean onartzeko proposamena.
- Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzeko proposamena.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzeko proposamena.
- Azterketa eskubideengatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin-behinean onartzeko proposamena.
- Eragin linguistikoaren ebaluazioari buruzko ordenantza behin-behinean onartzeko proposamena.
- Euskara sustatzeko ekintza plana urtebetez luzatzeko proposamena.
- Anoetako Dirulaguntzen ordenantza behin-behinean onartzeko proposamena.
- Sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsari-igoera gehigarria, 2022. urterako, onartzeko proposamena.