Albisteak
Atzealdea
Ostegunean egingo dute ohiko osoko bilkura
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
2023·03·28
Ostegun honetan (martxoaren 30ean) izango da udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Azken bilkurari dagokion akta-onespena.
- 2022-2024 urteetarako Dirulaguntza Plan Estrategikoaren aldakea behin-behinean onesteko proposamena.
- Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Gipuzkoako udalek informazioa trukatzeko esparru hitzarmena onartzeko eta horri atxikitzeko proposamena.
- Herriko festetarako prezio publikoak onartzeko proposamena.
- Sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsari-igoera 2023. urterako onesteko proposamena.
- Alkatearen ordainsari-igoera 2023. urterako onesteko proposamena.
Gai-zerrenda osorik ikusteko, egin klik hemen.