Albisteak
Atzealdea
Ostegunean egingo dute ohiko osoko bilkura
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
2023·04·26
Ostegun honetan (apirilaren 28an) izango da udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Azken bilkurei dagozkien aktak onartzea.
- Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko proposamena.
- Anoetako A-14 Lasarbe sektoreko RA-B3 partzelan 40 etxebizitza eta garajeei esleituko zaien behin-betiko helbidea onesteko proposamena, Construcciones Aburuza, S.L.k eskatuta.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- 2022ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren likidazioaren berri ematea.
- Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka Alkateak emandako ebazpenen berri ematea.