Albisteak
Atzealdea

Ostegunean auzo-bilera egingo dute Isasti, Hozpel eta Etxaburu kaleetako herritarrekin

Azaroaren 10ean bilduko da udala auzotarrekin, eta irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren nondik norakoak aurkeztuko ditu.

2022·11·08


Datorren ostegunean (azaroaren 10ean) auzo-bilera egingo du Udalak Isasti, Hozpel eta Etxaburu kaleetako herritarrekin. Aurretik egindako bilkurei jarraipena emango diete, eta, oraingoan, aurkeztu egingo dituzte irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren ezaugarriak. 

Bilera udaletxeko pleno aretoan izango da, eta 18:00etan hasiko da.