Albisteak
Atzealdea
Ostegunean auzo-bilera egingo dute Errotaldea auzoko herritarrekin
Azaroaren 17an bilduko da udala auzotarrekin, eta irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren nondik norakoak aurkeztuko ditu.
2022·11·15
Etzi (azaroaren 17an) auzo-bilera egingo du Udalak Errotaldea auzoko herritarrekin. Aurretik egindako bilkurei jarraipena emango diete, eta, oraingoan, aurkeztu egingo dituzte irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren ezaugarriak.
Bilera udaletxeko pleno aretoan izango da, eta 18:00etan hasiko da.