Albisteak
Atzealdea
Osasun krisiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko laguntza gida
Autonomo, enpresa eta langileei zuzenduta laguntza sarea antolatu du Gipuzkoako Aldundiak
2020·04·06
COVID-19 birusak sortutako osasun krisiari aurre egiteko neurriak eragin zuzena edukitzen ari dira herritarren enpleguan eta ekonomian.
Gipuzkoako Aldunditik, autonomoak eta enpresak batez ere txikienak igarotzen ari diren zailtasunen jabe dira, eta horregatik, eskura dauden dirulaguntza eta neurri guztiak herritarrengandik gertuago jartzeko ahalegina egingo dutela adierazi dute.
Erakunde, eragile eta entitateekin elkarlanean ari da Gipuzkoako Aldundia eta honako gida eta webgunea prestatu dituzte laguntza horien berri emateko.
Ikusi gida
Joan webgunera
Laguntza sarearen parte moduan, gida horretaz gain, gure eskualdean, Tolosaldea Garatzenekin jarri daitezke interesatuak harremanetan:
Tolosaldea Garatzen, S.A.
Aimar Arzelus Telleria
943 65 45 01
lehiberri@tolosaldea.eus