Albisteak
Atzealdea

Oporrak bakean 2020: “Zuek ez bazatozte, gu joango gara”

Aurtengo egoeraren ondorioz sortutako proiektuarekin bat egin du Anoetako Udalak

2020·07·30


1975.urtetik Mendebaldeko Sahara, Marokoren okupaziopean dago eta Sahararrak erbesteratze egoeran bizi dira. Hori dela eta, 120.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokatzen diren errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira, tartean milaka haur. Bertako baldintzak oso gogorrak dira: udan 60ºtik gorako tenperatura egiten du, elikadura eta ur eskasia dute, osasun arreta murritza… eta horrek guztiak, kalte egiten die garapenean. Udako bi hilabeteetan kanpamenduetatik ateratzeak eta bizi-baldintza duinetan bizitzeak, onura ugari ematen dizkiela baloratzen da, garapenean eta osasunean aurrerapauso handia suposatuz.

Hori dela eta, duela 20urtetik Oporrak bakean programa antolatzen da Tolosaldea mailan, eta bi hilabetez, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak izaten dira gure artean. Eta 2020.urtean ere, programa antolatzea zen asmoa baina Covid-19ak sortu duen alarma egoeraren ondorioz, eta gaixotasuna gehiago hedatu eta arazo larriak eragin ez ditzan errefuxiatuen kanpamenduetan, Fronte Polisarioak apirilaren 6an jakinarazi zuen 2020.urteko Oporrak Bakean programa bertan beheran uztearen erabakia.

Egoera honi aurre egiteko, Euskadiko Fronte POLISARIOak, “zuek ez bazatozte, gu joango gara” proiektua aurkeztu du eta Anoetako Udaletik babesa eman nahi izan diogu proiektuari.

Proiektu honen harira, herri ezberdinetan egingo den karabana solidarioaren bidez lortzen den material ezberdina saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da helburua. Horretarako, Anoetako Udalak, 2.000€ bideratuko ditu.