Albisteak
Atzealdea
Ongi etorri Saharar haurrak!
Anoetako udal ordezkariok ere ongi etorri beroa eman genien atzo Tolosaldean uda igaroko duten zortzi haur sahararrei.
2023·07·21
Aljeriako basamortuko berotik ihesi, Saharako errefuxiatu kanpamentuetatik zortzi haur etorri dira eskualdera uda pasatzera. Eskertzekoa da harrera familen, Tolosaldea Sahararekin elkartearen, eta Oporrak Bakean elkartearen lana eta konpromisoa. Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bejondeizuela!
Aurrerantzean ere, lanean jarraituko dugu Saharar herriaren askatasunaren eta herritarren eskubideen alde! Herrien arteko begirune eta elkartasunetik eraikiko dugu mundu hobe bat.
SAHARA HURRA!