Albisteak
Atzealdea
Ondasun higiezinen gaineko zerga ordainketa
Helbideratu gabe dituztenek maiatzaren 15etik uztailaren 2a bitarte izango dute egin beharra
2019·05·23
Aurtengo apirilaren 25a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurreki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Ekainaren 7a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego honetan TOLOSA: San Frantzisko kalea, 45an egin beharko du ordainketa. 2019ko maiatzaren 15etik uztailaren 2a bitarte, biak barne.