Aste honetan, “Olentzaroren Basoa” ipuina Ikastolako HH1etik LH3ko ikasleen artean banatuko dugu
2019·12·17

Eguzki amandrea hil eta jaiotzen den sasoi honetan, Neguko Solstizioan, Olentzaroren Basoa bisitatzen izan ginen atzo. Aste honetan, Anoetako Herri Ikastolako HH1etik LH3 arteko haurren artean banatuko dugu Zumardiak atera duen “Olentzaroren Basoa” ipuina. Euskal usadioak, natura eta feminismoa ardatz dituen ipuin honen bidez, Olentzero soilik goratu ordez, natura bera bihurtu nahi izan dute opari. Opari ederragorik!