Albisteak
Atzealdea

Ohiko osoko bilkura egingo dute astelehenean

Bilera arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko bilkura-aretoan.

2021·09·24


Datorren astelehenean (irailak 27) udaleko ohiko osoko bilkura egingo dute. Arratsaldeko zazpietan hasiko da eta landuko dituzten gaiak honakoak izango dira:

  • Azken bilkurako akta onesteko proposamena. 
  • Anoetan etxez etxeko laguntza-zerbitzurako kontratua esleitzeko proposamena. 
  • Ordainsarien %0,9ko igoera 2021. urterako. 
  • Ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketa behin-behinean onestea. 
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuota ezartzeko funtsezkoak diren elementuak arautzeko Ordenantza Fiskalaren aldaketa behin-behinean onestea. 
  • Alkatetzaren ebazpenen berri ematea. 
  • Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka alkateak emandako ebazpenen berri ematea. 
  • EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa .