Albisteak
Atzealdea
Nerabeekin sexualitatea nola landu ikasteko saioak antolatu dituzte Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak
Saioak martxoaren 20an eta 27an izango dira. Izena emateko epea zabalik dago, eta azken eguna martxoaren 10a izango da.
2023·02·28
"Sex-isiltasuna apurtzeko bideak. Nerabeen sexualitatearen bidaiakideak" saioak antolatu dituzte, nerabeekin sexualitatea nola landu irakasteko. Jarduera bideratuta dago nerabeen gurasoei eta nerabeekin lan egiten dutenei; eta elkarlanean antolatu dute Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak.
Bi saio egingo dituzte, hain zuzen, martxoaren 20an eta 27an. Sexune taldeak gidatuko du formakuntza, eta 17:00etatik 18:30era izango da, Anoetako Herri Ikastolan. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta martxoaren 10a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko Anoetako Herri Ikastolara jo behar da.