Albisteak
Atzealdea

Nerabeak konfinamendu eta deseskalatze garaian

Izar Arregi Aizpuru psikologoarekin elkarrizketatu da nerabeez, Jokin Tolosa Zabala zinegotzia

2020·05·08


Covid-19ak eragindako krisi honek gizarte eraldaketa bat ekarriko duela jakina da. Konfinamenduko momentu hauetatik hasita, “post-koronabirus” aroa datorkigu.

Ez dakigu zer eta nola joango den baina jakina da gizarteko balore, pentsaera eta bizimodu berri baten aurrean egon gaitezkeela. Eraldaketa berri honetan, udalak herriarekin eta herritarrekin bat eginik egon nahi du. Guztion artean eraikiko baitugu elkarbizitza berria; elkarlaguntzan eta ongizate sozialean eta kolektiboan oinarrituko den herria eraikiko dugu.

Horretarako, Izar Arregi Aizpuru psikologo kliniko eta familia teraupeutariarekin saio batzuk antolatu ditugu, gai desberdinak jorratzeko asmoz.

Lehen saio batean, konfinamendu garaian hezkuntzarekin haur, nerabe eta gazteek duten egoeraz aritu baginen, oraingoan, nerabeen gaiari heldu diogu. Konfinamendu garaian eta deseskalatzean nerabeekin elkarbizitzeko aholkuak eman dizkigu Izar Arregik.

Aurretik grabatutako saioak izango dira. Eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, euren kezka, jakin min edo bizipenen inguruko kontsultak Izarri bideratzeko. Horretarako, eiztueta@udala.eus helbide elektronikoa erabil dezakezue eta ondorengo saioetan helarazten dizkiguzuen gaiak kontutan hartu eta lantzen saiatuko gara.