Albisteak
Atzealdea
Mintzalagun-Gurasolagun ekimenekoekin sukaldaritza tailerra
Otsailaren 20an, mintzalagun-gurasolagun ekimenean parte hartzen duten herritarrekin sukaldaritza saioa burutu zen
2018·03·05
Otsailaren 20an, Mintzalagun-Gurasolagun ekimeneko partaideek beste ekintza bat burutu zuten. Bakarne Olanok sukaldaritza tailerra eman zuen Kuku elkartean eta giro goxo-goxoa izan zuten, browniea eta intsaur-saltsa egiten ikasi baitzuten. Ekimen hauen bidez, partaideek euskararen ahozko erabilera indartzea eta elkarrekin harremantzea lortu nahi da.