Itxialdian indarkeria matxista sufritzen duten emakumeei laguntzeko kanpaina
2020·04·03

Itxialdian indarkeria matxista sufritzen duten emakumeei laguntzeko kanpainarekin bat egin dute farmaziek ere. 'Maskara-19' izena du kanpainak eta indarkeria matxista jasaten ari den edo sufritzeko arriskua duen edozein emakumeri aukera ematen dio Gipuzkoako edozein farmaziatara joan eta 'maskara 19' esanez laguntza jasotzeko. Botikariek badakite, 900840111 zenbakira deitu behar dutela.