Albisteak

Atzealdea

Martxoaren 8a plazan ospatu genuen

Herritar asko gerturatu ziren eta aurtengoan, emakume kirolarie zuzendutako hitzak izan ziren nagusi.

2017·03·09


*Argazkia eta gehiago ikusteko: Ataria

Martxoaren 8a izanik, Emakumen Nazioarteko Egunaren ospakizuna egin genuen Anoetan, ekitaldi instituziol baten bidez. Bertan, honako testua irakurri zen:

Gaur, 2017ko martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta bildu gara Anoetako Udaletxe aurrean. Egun honetan ezin dugu ahaztu nondik gatozen. Emakumeok adimen urriko eta eskubide gutxiagokoak jotzen gintuzten jendarte patriarkal batetik.

Errealitate hori aldatzeko borrokan aritu diren munduko emakume guztien lekukoa hartu, eta, ari gara eta jarraituko dugu emakumeen soldata duinak eskatzen, zaintza lanak juxtuago banatzeko eskatzen, mikromatxismo egoerak salatzen, indarkeria matxista desagertu dadin bitartekoak jartzen eta, laburbilduz, jendarte berdinago eta parekideago baten alde borrokatzen… Baita Anoetako Udaletik ere.

Anoetako errealitatera hurbilduz, adierazi nahi dugu asko pozten gaituela Ateaga Elkarteak bazkide izateko ateak emakumeei zabaldu izanak, eta bejondeiola Maria Luisa Bermejori lehen emakume bazkidea izateagatik!

Gaur baita ere, Anoetako emakumeak zoriondu nahi ditugu, eta, hauen artean, aurten bereziki kirol jardueretan aritzen direnak hartu ditugu gogoan. Hauen guztien ordezkari bezala hemen ditugu igandean esku-pilotako Master Cupen finala jokatu zuten Maider Mendizabal eta Nagore Arozena, eta baita emakumeen berdintasunaren aldeko ispilu den LILATOIAN parte hartu zuten hainbat emakume ere. Eskaini diezaiegun txalo zaparrada bat!

Bukatzeko, eskerrak eman etorri zareten guztioi, eta, eskerrak bereziki gaurko ekitaldian parte hartzera etorri den KUKUAK KANTUZ taldeari.

Jarraian eginiko kantujira batekin amaitu genuen ospakizuna.