Albisteak
Atzealdea
Martxoaren 10ean egingo dute bizitzari eta heriotzari buruz hausnartzeko solasaldien hurrengo saioa
Ohi bezala, doakoa izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 9a baino lehen.
2023·02·27
Martxoaren 10ean (ostirala) egingo dute 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' solasaldien hurrengo saioa. Gela balioanitzean egingo dute, eta bi ordu iraungo ditu: 18:00etatik 20:00etara.
Ohi bezala, doan izango da, eta parte hartzeko, izena eman behar da martxoaren 9a baino lehen mezua idatziz gizarte@anoeta.eus helbidera edo gizarte-zerbitzuetako bulegora joanda. Saioa Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatuko du.