Martxan da 'Arnasa gara' kanpaina
2021·03·25
Joan den astean aurkeztu zuten udalerri euskaldunetako eta euskararen arnasguneetako egoera zein den ezagutarazteko Arnasa Gara kanpaina. Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute, eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak egindako zortzi ikus-entzunezko izango dira kanpainaren ardatza. Astero bideo bat zabalduko dute, eta, pilula bakoitzean, udalerri euskaldunetan ohikoak diren zenbait testuinguru ikusi ahal izango dira. Ikus-entzunezko bakoitzean girotzen den testuinguruari buruz hitz egiteko, berriz, astero zuzeneko elkarrizketa bat egingo dute. Atzo izan zen lehena, eta Antton Telleria irrati esatari, aurkezle eta umoregileari egin zioten.
Solasaldian euskara da gure postalik ederrena ikus-entzunezkoaren inguruan jardun zuten Nagore Arin kazetariak gidatuta, eta hausnarketarako hainbat gai aletu zituen Telleriak.
Elkarrizketa osorik: