Albisteak
Atzealdea

Maider Mendizabal eta Nagore Arozena Emakume Master Cup-aren finalean

Finala galdu arren, zorion handienak biei honaino iristeagatik!

2017·03·06


Atzo Zornotzako frontoia jendez lepo bete zen, Emakume Master Cup txapelketaren finalean. Anoetatik kuadrilla ederra gerturatu zen, Maider Mendizabal eta Nagore Arozenari euskarria eta animoak ematera. Partida polita izan zen, eta giro bikaina zegoen pilotalekuan. Irabazi ez arren, zorionak Maider eta Nagore, finaleraino iristeagatik!