Albisteak
Atzealdea
Maiatzeko eta ekaineko agenda elkarlanean osatzeko aukera
Lehen bilera apirilaren 15ean izango da, udaletxean, 18:00etan. Bigarrena, ostera, 19:00etan hasiko da.
2021·04·09
Aurten ere ez da ohiko festarik izango Anoetan. Horrez partez, ordea, egitarau berezia prestatuko dute maiatzean eta ekainean. Helburua kultur-agenda oparoa osatzea dela aipatu du Pello Estanga alkateak: "Ohiko festarik ez da izango, baina, zerbait berezia prestatu nahi dugu ilusioa berpizteko. Bilera irekia izango da, zenbat eta jende gehiagoren iritzia eduki, orduan eta aberatsagoa izango baita".
Bilera irekia apirilaren 15ean izango da, eta bi txanda egingo dituzte: bata 18:00etan hasiko da, eta haurrentzako ekintzen inguruan hitz egingo dute; bestea, berriz, 19:00etan hasiko da, eta jarduera orokorrak izango dituzte hizpide. Biak ala biak udaletxean egingo dituzte.