Albisteak
Atzealdea

Maiatzaren 11tik aurrera berriz izango da martxan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua

Garbiguneak ere berriz ohiko martxan irekiko dira

2020·05·08


Maiatzaren 11tik  aurrera berriz izango da martxan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua. Ohiko egunetan egingo da, hileko bigarren eta azken astearteetan. Eta gogoratu hondakinak atera izana jakinarazteko Tolosaldeko Mankomunitatera deitu behar dela. Garbiguneak ere irekita izango dira astelehenetik aurrera betiko ordutegian.