Albisteak
Atzealdea

Loatzo Musika Eskolako matrikulazioa martxan

Maiatzaren 25etik 29ra burutuko da matrikulazioa

2020·05·19


 

LOATZO MUSIKA ESKOLA Tolosaldeko zortzi herritan dago zabalduta. Anoetan, Musika Eskolan aurkituko dituzu.

4 urtetik aurrera eta 7 urtera arte musika tailerra eskaintzen dugu. Modu ludiko batean musikarekin lehen harremana izateko aukera paregabea. Ikusi besterik ez dago zein garrantzitsua eta aberasgarria izaten ari den musika, eta kultura oro har, bizitzen ari garen konfinamendu garai honetan.

Argi berri bat eskaini dio musikak gure herriei, izan balkoietan, etxe barnean edo sarean. Zure seme edo alaba musika eskolan matrikulatzera animatu nahi zaitugu aurten bereziki, musikaren bidez erritmoa, emozioak, tresnak, abestien transmisioa...taldean eta elkarlanean ikasteko gonbitea da honako hau.

Matrikula epea maiatzaren 25etik 29ra burutuko dugu gure web orriaren bidez. Telefonoa: 943 692619 www.loatzo.eus