Anoetako Udalak, aniztasun sexualen eskubideen aldeko borrokarekin bat eginten du
2019·06·28

Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko eguna da ekainak 28a. 50. urteurreuna gainera, aurten, Stonewalletik. Urte guzti hauetan aurrera eramandako LGTBI+-eko militanteen borroka eta aldarrikapenekin bat egiten du Anoetako Udalak, eta gaurkoan, EHGAM-en hiruki arroxa jarri dugu udaletxeko balkoian. Naziek homosexualak bereizteko erabiltzen zuten ikurra, eskubideen aldarrikapen ikur bilakatuta.
Borrokan bidelagun jarraituko dugu eta harro!