Albisteak
Atzealdea
Larunbat gaueko zerbitzua berrezarri du Lurraldebusek
Larunbat gauetan goizeko 03:00ak arte, TO47G autobus-zerbitzua berrezarri dute.
2021·07·12
Covid-19a zela eta, LurraldeBusek eten egin zuen larunbat gauetako autobus-zerbitzua. Orain, ordea, berrezarri egin du TO47G zerbitzua, zeinak lotzen dituen Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Asteasu. Autobus-zerbitzu horrek goizeko 03:00etan amaituko du jarduna.
Zerbitzua erabilgarri dago ekainaren 19tik, eta horrekin batera, beste hainbat ere berrezarri zituen Lurraldebusek, hain zuzen, TO41G (Tolosa-Alegi-Amezketa-Abaltzisketa) eta TO42G (Tolosa-Ibarra.Berrobi-Elduain-Berastegi).