Albisteak

Atzealdea

Lanerako euskara ikastaroak

Tolosan, Anoetan eta Ibarran izango dira Industria, Ostalaritza eta Zaintzaren inguruko ikastaroak.

2017·03·29


Banaiz Bagara elkarteak, lan bila ari diren baina euren komunikazio-konpetentziak hobetu nahi dituztenei eta euskara ez dakiten pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu beste urte batez. Hala, lan zehatzetan kokatutako egitekoak eta euskarazko hiztegia ere ikasten dute parte hartzaileek.

Euskara plus-en bidez, lan bilaketan laguntzen da eta euskaraz moldatzen diren langileak enpresekin harremanetan jartzen dituzte.

Izen ematea Anoetako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin beharko dute parte hartu nahi dutenek eta dohainik izango da. 20 orduko ikastaroaren ondoren, berau ziurtatzen duen diploma jasoko dute.

Honakoak dira orain eskaintzen diren ikastaroak:

 

INDUSTRIA

Tolosa (1./2. maila)

Martxoak 27-30 + apirilak 3-6

(10:00-12:30)

 

OSTALARITZA

Anoeta (1./2. maila)

Maiatzak 8-19

(9:30-11:30)

 

ZAINTZA

Ibarra (1./2. maila)

Ekainak 5-8 + ekainak 12-15

(9:30-12:00)