Albisteak
Atzealdea

Lan poltsa irekiera: Obren eta Zerbitzuen Brigadarako zerbitzu anitzetako peoia

Eskaera orriak aurkezteko epea otsailaren 4an amaituko da

2019·01·23


Anoetako Udalak erabaki hau onartu du: hautapen probetarako deialdi publikoa egitea Obren eta Zerbitzuen Brigadarako zerbitzu anitzetako peoiaren lan-poltsa sortzeko, aldi baterako zerbitzu beharrak betetzeko.

Hautagaiak, funtzionario izendatzeko baldintza orokorrak betetzeaz gain, honako baldintza hauek bete behar ditu:

1.- 16 urte beteak edukitzea era derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

2.-B motako gida baimena izatea.

3.-Euskaraz hitz egiteko gaitasuna.

Eskaera-orriak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira behar bezala beteta: Herriko Plaza, z/g. 20270. ANOETA. Telefonoa: 943-651200. Honako helbide elektronikoan ere aurkez daitezke: www.anoeta.eus

Eskaera-orriak aurkezteko epea 2019ko OTSAILAREN 4an bukatuko da, egun hori barne.

Ikusi hemen, oinarriak.