Albisteak
Atzealdea

KZgunearen zuzeneko hitzaldiak

Maiatzean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi batzuk eskainiko dituzte

2020·05·05


KZguneatik, zuzeneko hitzaldien zerbitzua eskaintiko dute maiatzean, aurrez-aurre egiten zituzten saioen pareko.

Maiatzean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi batzuk egingo dituzte, goizez zein arratsaldez astean bitan.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

 

Urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

Maiatzak 5, 11:00-13:00: Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz

Maiatzak 7, 18:00-20:00: Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz

Maiatzak 12, 18:00-20:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten / Gaztelaniaz

Maiatzak 14, 11:00-13:00: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu / Gaztelaniaz

Maiatzak 19, 11:00-13:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak / Euskaraz

Maiatzak 21, 18:00-20:00: Gauzen Interneta / Gaztelaniaz

Maiatzak 26, 18:00-20:00: Android sekreturik gabe / Gaztelaniaz

Maiatzak 28, 11:00-13:00: Zure Smartphonea prest izan / Gaztelaniaz