Kultur ekimenak Anoetan, aniztasunetik antolatuta
2022·05·10
· HIZKUNTZA INDIGENAK ERAKUSKETA maiatzaren 9tik 19ra liburutegian.
Garabide Elkarteak prestatutako erakusketa da, eta bi kontu jakinaraztea du helburu: batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun.
Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza batean eta bakoitza mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.
Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen testuok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak, bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta sarritan gatazkaz inguratutako giartean daudenak, baina irauteko gogo biziz daudenak.
· CHOLITAS FILMAREN PROIEKZIOA (85’, gaztelaniaz), maiatzaren 24an, asteartea, 18:30ean Mikelasagasti auditorioan. Sarrera librea.
Boliviako 5 emakume indigenek, beraien ohiko arropaz jantzita igo ziren Aconcagua mendira (6.962 m., Amerikako mendirik altuena), eta oso esperientzia abesbatza izan zen beraientzat, bizitza aldatu ziena. Han bizitakoa kontatzen digute. Kultura indigenaren eta emakume indigenen erretratu ederra da filma.
Honen aurretik 10 minutuko bideoa proiektatuko dugu: ANOETAN ERE, MUNDU TXIKI BAT, Anoetako kultur aniztasunaren adierazle diren testigantzak eta iritziak biltzeko asmoarekin osatutakoa.