Albisteak
Atzealdea

Kiroldegiko ikastaroetako izena emateko epea zabalik

Hainbat ikastaro mota izango dira hirugarren hiruhilekoan, bai helduentzat, bai haurrentzat.

2022·03·09


Zabalik da epea izena emateko Abraham Olano kiroldegiko hirugarren hiruhileko ikastaroetan. 

Lehentasuna izango dute ikastaroetako partaideek. Horiek dagoeneko eman dezakete izena, eta martxoaren 15era arte izango dute aukera. 

Ondoren, Anoetan erroldatutakoen txanda izango da, hain zuzen, martxoaren 16etik 25era. 

Hurrengoak abonatuak izango dira, martxoaren 26tik apirilaren 1era. 

Azkenik, deialdi irekia apirilaren 2tik 9ra izango da. 

Helduei bideratutako ikastaroak honakoak dira: tonifikazioa, cycling, zumba eta cross training.

Haurrei bideratutakoak, berriz: gimnasia erritmikoa eta Goazen! dantza.