Albisteak
Atzealdea

Izena emateko aukera Anitz dantza-taldean eta udal pilota-eskolan

Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a izango da.

2021·05·13


Dagoeneko zabalik da epea izena emateko Anitz dantza-taldean eta udal pilota-eskolan. Maiatzaren 20a izango da izena emateko azken eguna bietan. Dantza-taldeari dagokionez, adinaren arabera aldatu egiten da kuota eta klase-denbora:

  • HH3tik (2016an jaio zirenak) LH1era bitartekoek astean ordubete egingo dute, eta kuota 65€ da. 
  • LH2tik LH5era astean ordu eta laurden egingo dute, eta 80€ da kuota. 
  • LH6tik aurrera, berriz, ordu eta erdi egingo dute astean, eta kuota 95€ da . 

Izena emateko Anitz dantza-taldeari jakinarazi behar zaio edo liburutegira joan behar da. Hobarien inguruko informazioa albistearen argazkian. 

Udal pilota-eskolan, berriz, kuota 95€ da beti, eta ordutegia aldatzen da adinaren arabera:

  • Aurrebenjaminak (LH1-2): astelehenetan eta asteazkenetan 17:15 - 18:15
  • Benjaminak (LH3-4): astelehenetan 18:15 - 19:15, eta ostegunetan 17:15 - 18:15. 
  • Alebinak (LH5-6): astearteetan 17:15 - 18:15, eta ostegunetan 18:15 - 19:15. 

Izena emateko pilota-eskolara edo liburutegira joan behar da. Hobarien inguruko informazioa azpiko irudian.