Albisteak
Atzealdea

Instrumentuen audizioak egingo ditu Loatzo musika eskolak

Anoetan martxoaren 20an eskusoinuaren audizioa egingo dute, eta apirilaren 28an, berriz, klarinetearena.

2023·03·13


Loatzo musika eskolak instrumentuen audizioak egingo ditu datozen asteetan. Anoetan martxoaren 20an eskusoinuaren audizioa egingo dute, Mikelasagasti auditorioan. Hurrengoa, berriz, apirilaren 28an izango da, toki berean, klarinetearena. 

Gainerako instrumentuen saioak eta lekuak ikusgai argazkian.