Albisteak
Atzealdea
Ikurriñak, oraindik eskuragarri
Bihar eta etzi jaso daitezke ikurriñak, udaletxean, 10:00etatik 13:00etara.
2021·03·29
Euskal Herria Batera ekimenak aurtengo Aberri Egunerako egin duen deialdiarekin bat egin du Anoetako Udalak, eta "Euskal Herria burujabetza" aldarrikatzeko ospakizunean parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Ekitaldia apirilaren 4an izango da, 12:30ean, plazan.
Joan den astean ikurriñak doan banatzen aritu da Udala, eta datozen egunetan ere eskuratu ahal izango dira, hain zuzen, martxoaren 29, 30 eta 31 egunetan, udaletxean, 10:00etatik 13:00etara.