Albisteak
Atzealdea

Igandean Zinegoak jaialdiko film-laburrak proiektatuko dituzte

Emanaldia datorren igandean (hilak 25) izango da Mikelasagasti auditorioan, 18:00etan.

2021·04·21


Datorren igandean Zinegoak jaialdiko film-laburrak proiektatuko dituzte Mikelasagasti auditorioan. 18. edizioa du Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, eta, guztira, sei film-labur jaso ditu sail ofizialean. 

Film-laburrei buruzko informazioa eskuragarri dago jaialdiaren dossierrean; irakurtzeko egin klik hemen

Iganderako gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian; ostirala izango da horiek jasotzeko azken eguna.