Albisteak
Atzealdea

Hurrengo astean bilduko da bigarrenez festa-batzordea

Urtarrilaren 31ean egingo dute bilera, 18:00etan, udaletxean.

2023·01·27


Datorren asteartean (urtarrilaren 31ean) bigarrenez bilduko da herriko festak antolatzeko batzordea. Udaletxean egingo dute, eta 18:00etan hasiko da. Aurrekoan bezala, hizpide izango dute zein musika-taldek joko duten herriko festetan. 

Herritar guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzera.