Hondakinen inguruko azken berriak
2020·12·21
Gaikako bilketa beheraka doa Anoetan
Azken hilabeteetan, errefusaren kopurua gora doa nabarmen.
COVID-ean positiboa emandako etxeetan hondakin guztiak errefusara botatzeko agindua badago ere, izan dira positiborik gabeko hilabeteak (iraila, esaterako), eta errefusa kopurua oso esanguratsua da.
Uztailean EH Bildu eta EAJren arteko akordioak honakoa zioen: “abendua bitarte gaikako bilketaren datuak %74tik behera geratuz gero, errefusa atez ate biltzera bueltatuko gara”. Izan ere, gaur gaurkoz, bilketa sistema hori izan da gaikako bilketa daturik onenak ziurtatu dizkiguna Anoetan.
Abendua amaitu bitartean datuen jarraipena egiten jarraituko da eta baita kalean tokiz kanpo eta sailkatu gabe utzitako hondakin poltsena ere.
Hondakinen tasen igoera
Hondakinen kudeaketak gastu handia dira udalentzat, Anoetak 2020an 72.844,75€-ko defizita du eta hau gutxitzen joatea ezinbestekoa da, udalak herritarren ongizatea bermatzeko bestelako inbertsioak egiten jarraitu dezan.
2021ean hondakinen tasak igo egingo dira: + 1,45€/hilean
Beraz, aurrerantzean hiruhilabeteko kostua 33,25€koa izango da, 133,4€/urtean.
"A" kategoriako auzokonposta
2020. urtean auzokonpostaren analisiak egin ditugu eta kategoria goreneko konposta lortu dugu: A kategoria.
Eredu honekin jarraitzeko bultzada ederra da, zorionak erabiltzaile guztiei!
Animatu zu ere!
ingurumena@anoeta.eus / 943651200[6] edo udal bulegoan.