Hizki-marrazki lehiaketako sari banaketa egin dugu goizean
2018·06·14
Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.
4 kategoriatan bereizi dugu lehiaketa:
- A kategoria: LH3 – LH4
- D kategoria: DBH3 – DBH4
- C kategoria: DBH1 – DBH2
- B kategoria: LH5 – LH6
Jarraian doaz ipuin sarituei buruzko xehetasunak:
LAN SARITUAK | |||
KATEGORIA | SARIA | IPUINA | IRABAZLEAK |
A | 1. | Bidaia bat espazioan | Arai Aparicio Agirre Aiora Vallina Agirrezabala |
2. | Piraten abentura zirraragarriak | Elene Eguren Arriaga June Vitoria Elosegi | |
3. | Istorio arraroa | Claudia Caballero Cerrato Hamma Boushab | |
B | 1. | Izenbururik gabeko liburua | Maule Agirre Mujika Peru Mendizabal Lazkano |
2. | Kontuz: obrak | Unax Alberdi Iztueta Ioritz Yurrita Gabirondo | |
3. | Jazarria izaten ari naizela konturatu naiz | Urko Sanchez Goenaga Oier Saralegi Artola | |
C | 1. | Sentimendu ilunak | Garazi Mendizabal Lazkano |
2. | Inerzia Gutierrezen abenturak | Alain Filipe Etxabe Mikel Otermin Pagola | |
3. | Amama | Garazi Gurrutxaga Agirre Naroa Olano Gonzalez | |
D | 1. | Gaitzaren hedapena | Alaitz Arozena Olarra |
2. | Non alkohola, han Agurtzane | Maddi Apeztegia Arana June Mendizabal Lazkano | |
3. | Sare sozi(opat)alak | Maddi Aldabe Iruretagoiena Aimar Jauregi Lekuona |
Saria jaso duten ipuinak liburuxka batean bildu ditugu eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko diegu. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.
Sari-banaketako egitaraua:
10:00 Ipuin kontaketa ilustratua HH eta LH1-2ko haurrentzat Kontukantoi taldearen eskutik, Mikelasagasti auditorioan.
11:30 Sari banaketa ekitaldia Ikastolako borobilean, bertako ikasleek gidatuta. Kontukantoi taldeak epaimahaiak aukeratutako ipuinetako bat (Alaitz Arozena Olarraren Gaitzaren hedapena) kontatu eta ilustratuko du LH3tik DBH4rako ikasleen aurrean.
Azpimarragarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai ipuinak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere.
Epaimahaikideak ere ezin ditugu ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Hauek dira epaimahaikideak: Asier Artola, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.