Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketako sari banaketa egin da gaur goizean
2019·06·14
Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.
8 mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan (LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3, DBH4) eta maila bakoitzeko bi sari eman dira.
Sari banaketaren aurretik, ipuin kontaketa ilustratua izan da, HH eta LH1eko haurrentzat Kontukantoi taldearen eskutik, Mikelasagasti auditorioan. Ondoren, sari banaketa ekitaldia burutu da, Ikastolako borobilean, bertako ikasleek gidatuta. Kontukantoi taldeak epaimahaiak aukeratutako “Nire bizitzako bidea” ipuina kontatu eta ilustratu du LH2tik DBH4rako ikasleen aurrean; ipuinaren egileak Itxaso Agoües eta Uxue Nazabal dira.
Azpimarragarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai ipuinak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere.
Epaimahaikideak ere ezin ditugu ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Hauek dira epaimahaikideak: Asier Artola, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.
Jarraian, saria jaso dutenen xehetasunak:
MAILA | SARIA | IPUINA | IRABAZLEAK |
LH3 | 1. | Franklin eta bere egun pobreak | Adam Barrell |
2. | Hegazkina | Aratz Goikoetxea Xabat Yurrita | |
LH4 | 1. | Pailazoak zirkoan | Mikel Aldaz Oihan sarasola |
2. | Aleksis eta doki dokiak | Alaia Jimenez | |
LH5 | 1. | Amaiur eta Enai mundu miresgarrian | Aiora Alberdi Izar Amonarriz |
2. | Laguntza | Izei Gereta Goar Artola | |
LH6 | 1. | Hiru ate magikoak | Ekain Olano Oihana Molina |
2. | Tailandiako abentura | Enara Odriozola Naia Briz | |
DBH1 | 1. | Aztara Ginara | Aritz Carretero Peru Mendizabal |
2. | Ospitaleko bizitza | Maule Agirre Oier Saralegi | |
DBH2 | 1. | Laster arte, maite zaitut | Jessica Santos Amane Tejeria |
2. | Arazoak egiterako orduan | Manex Huarte John Barrell | |
DBH3 | 1. | Ama | Garazi Mendizabal |
2. | Uda desberdin bat | Arene Lasa | |
DBH4 | 1. | Oraingoz zutik hobeto | Alaitz Rubiños Igone Urtaza |
2. | Aitonaren liburua | Ibai Mutiloa Markel Perez |
Saria jaso duten ipuinak liburuxka batean bildu ditugu eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko diegu. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.