Albisteak
Atzealdea

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa 2020

Aurtengo sari banaketa ez da urtero bezalakoa izango

2020·06·05


Aurten ere, urtero bezala, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa antolatu dugu, eta gaur izango da sari banaketa. Baina aurten, Covid 19a dela eta, ekitaldia desberdina izango da.

Ohitura daukagu txikienentzako ipuin kontaketa antolatzeko auditorioan, baina aurten hori posible ez denez, on line duzue esteka honetan Kontukantoiko Beak eta Cesarrek prestatutako ipuina.

Ea gustukoa duzuen! Ikusgai daukazue astelehenera arte. Gero desaktibatuko dugu:

 

 

Bestalde, epaimahaikideek urtero aukeratzen dute ipuin bat aurkeztutako lan guztien artean, Kontukantoikoek kontatzeko.

Aurtengoa zein da? Sorpresa! Hemen duzue:

 

 

 

Aurten DBH1eko ikasleek eginiko eguneroko digitalen diapositibak  ezin izan ditugu liburuxkan sartu, eta hemen dauzkazue ere ikusgai.

Gogoratu liburuxkak paperean ere jasoko dituzuela, baina hori aurrerago izango da.

Aurten egoera berezi honi dagokion ekitaldi berezia egin da. Argazki hauetan, irabazleak ikusi ditzakezue, Itziar Lazkao Anoetako Herri Ikastolako zuzendaria eta Amaia Urkola Anoetako Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziarekin batera:

 

 

Gozatu eta eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!