Albisteak
Atzealdea
Hitzarmena sinatu dute udalak eta Donostiako gotzaindegiak
Parrokiako portikoa eraberritzeko lanak egingo dituzte, eta ekainaren erdialdean hasiko dira.
2023·05·03
Anoetako Udalak eta Donostiako Gotzaindegiak hitzarmena sinatu dute San Joan Bataiatzailearen parrokiako lanak diruz laguntzeko. Anoetako Udala herriko plazan egiten ari den lanen jarraipena izango da parrokia berritzearena. Lan horien bidez, parrokia-portikoaren itxura historikoa berreskuratuko da, herritarrentzat aterpea irekiz eta plaza inguruarekin bat eginez.
Donostiako Gotzaindegiak egingo ditu obrak eta Anoetako Udalak 50.000 eurorekin sustatuko ditu. Lanak ekainaren erdialdean hastea aurreikusten da, herriko festak pasa ondorenen, eta zazpi hilabete inguru iraungo dute.