Albisteak
Atzealdea
Herriko plazako eskailerak margotu dituzte LGTBI banderaren koloreekin
Joan den astelehena (ekainaren 28a) sexu eta genero askatasunaren eguna izan zela eta egin dute egitasmoa.
2021·07·01
Herriko plazako eskaileraren zati bat margotu dute LGTBI banderaren koloreekin. Udalak eta Matraka talde feministak deituta, hainbat adinetako herritarrak bildu ziren egitasmoan eta guztien artean margotu zuten eskailera; udal taldeak ere begi onez ikusi zuen proiektua eta osoko bilkuran onartu zuen.
Joan den astelehena (ekainaren 28a) sexu eta genero askapenaren eguna zela eta egin dute egitasmoa. Anoetarrek beste behin aldarrikatu dute pertsona guztientzako askatasunaren eta berdintasunaren aldeko mezua. Esan gabe doa aldarrikapenak egiteko unea ez dela egun bat bakarrik, egunerokotasuna baizik; bestalde, udalak gogorarazi du Anoetan ez dutela onartuko inolako erasorik.