Albisteak
Atzealdea

Herriko lehen sektorea ezagutzeko irteerak burutu genituen igandean

Anoetako Herri Ikastola, Jolas eta Ekin elkartea, Anoetako Udala eta herriko baserritarren arteko elkarlanaren emaitza izan dira irteerak

2018·05·08


Anoetako Udalak lehen sektorea indartzeko martxan duen langintzaren baitan, Ikastolako DBH4 ikasleek Sarobe eta Barrundi baserrietara irteerak antolatu dituzte. Anoetako Herri Ikastola, Jolas eta Ekin elkartea, Anoetako Udala eta herriko baserritarren arteko elkarlanaren emaitza izan dira irteera hauek.

Hala, maiatzaren 6an, igandea, baserrietara bisitak antolatu genituen Anoetan. Herrian ekoizten dena eta baserrietako bizimodua bertatik ezagutzeko asmoz, herriko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikitzeaz gain, etxeko txikienek ukuiluan nahiz baratzean aritzeko aukera izan zuten.

Lehen aldiz egin da ekintza hau eta arrakastatsua izan da, guraso eta haur, 55 lagunek hartu zuten parte igandean. Goiza bertako produktuekin osatutako hamaiketakoa eginez amaitu genuen.