Albisteak
Atzealdea

Herriko landa eta baso lurren azterketa martxan

Anoetako Udalak, Tolomendi Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean ekin dio azterketari

2017·10·25


Anoetako Udalak, Tolomendi Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean, herriko landa eta baso lurren azterketa jarri du martxan. Urriaren 24an, asteartea, proiektu honen berri eman genien baserritarrei, lurjabeei eta lurjabe ez izanagatik lurren erabiltzaile direnei. Prozesu luzea dugu aurretik, lehen fasean, banakako elkarrizketei helduko zaie, bakoitzaren errealitatea gertutik ezagutu eta sektoreaz duten iritzia biltzeko.

Horren ondotik, parte hartze prozesuari helduko diogu. Landa nahiz baso ingurunearen egoeraz hausnartzea da helburua, aurrera begirako pausuak adostu ahal izateko. Baina, horrez gain, prozesu hau herritar guztiekin partekatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, baserri ingurunearen eraldaketa, gizarte ohituren eraldaketarekin loturik dagoela uste dugulako.

Herritar guztiek dute zeresana, besteak beste, bertako elikagaien kontsumitzaile gisa edota natur ingurunearen onuradun gisa. Beraz, guztiei dei egiten diegu datozen hilabeteetan izango ditugun bilguneetan parte har dezazuen.