Albisteak
Atzealdea
Herriko jai parekideak sustatzeko prozesua amaitzen ari da
Herriko eragileekin maiatzean hasitako prozesu parte-hartzailea bere amaierara iristen ari da
2017·09·21
Herriko festak parekiagoak egite aldera, prozesu partehartzaile bat jarri zuen martxan udalak maiatzean herriko eragileekin, irizpide egokiak zehazteko asmoz. Farapi Kooperatiba elkarteak dinamizatzen ditu saio hauek eta joan den larunbatean hirugarren saioa burutu genuen. Bertan irizpide orokor batzuk finkatu genituen eta hurrengo saioan irizpide horietan oinarrituz neurri zehatzak proposatzea izango da eginkizuna.
Laugarren saio hori, azkena izango da; urriaren 21ean, larunbata, 11:00etan udaletxean.