Albisteak
Atzealdea
Hemen da 'Martxoa Anoetan' egitaraua
Tailerrak, dokumental-proiekzioak, ipuin-kontaketa eta gehiago, martxoan, Anoetan.
2023·03·02
Udalak argitaratu du Martxoa Anoetan egitaraua, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, dokumental-proiekzioa, tailerrak eta ipuin-kontaketa.
Lehen ekimena martxoaren 5ean (igandea) egingo dute, hain zuzen, 'Ainarak' dokumentalaren proiekzioa. Mikelasagasti auditorioan izango da, eta 18:00etan hasiko da. Sarrera, berriz, doakoa izango da.