Albisteak
Atzealdea
Hemen da 'Iraila Anoetan' egitaraua
Hainbat ikastaroren izen-emateak, mendi-ibilaldiak eta gehiago; kurtsoaren hasieran, Anoetan.
2022·09·05
Iraila Anoetan egitaraua argitaratu du udalak, hilabeteroko kultur egitaraua. Ikastaro-hasiera giroak ezaugarritu du hilabete honetako egitaraua, eta nagusi dira matrikulazio-epeak eta mendi-ibilaldiak, besteak beste.
Lehen ekimena datorren asteazkenean (irailaren 7an) izango da, hain zuzen, herriko adinekoak sasoian egotea bultzatzeko egitasmoa. Paseoak antolatuko dituzte, eta etzi egingo dute lehena: goizeko 11:00etatik, 12:00etara, herriko plazatik abiatuta.