Hemen da 'Bizilagunak' egitasmoa
2022·11·04
ELKAR EZAGUTZEAREN ONENA!
Datorren azaroaren 20ean, familia autoktono bat eta migratzaile bat mantel baten inguruan elkartuko gara berriro. Bazkalorduan elkartuko gara bi kulturak hurbiltzeko eta beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak egin ahal izango ditugu gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.
Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.
Zure bizilagunak janariz betetako mahai baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu. Horretarako, zure familiako kide bat edota zure bizitzako lagun bat edo gehiago ekartzea besterik ez duzu.
Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena. Parte hartzeko, behean dituzun botoia sakatzea besterik ez duzu. Hala ere, zalantzaren bat izanezkero edota izena emateko, norbaitekin hitz egitea nahiago baduzu, mezu honen amaieran, herrialde bakoitzeko koordinatzaileen kontaktuak topatuko dituzu.