Albisteak
Atzealdea

Haur txikientzako Kaleberriko lokala: Matrikulazio kanpaina

Haur txikiek (0 urtetik HH3ra arte) arratsaldea goxo-goxo pasatzeko aukera bikaina, jolasean, beste umeekin harremanduz etab.

2018·11·12


Haur txikiek (0 urtetik HH3ra arte) arratsaldea goxo-goxo pasatzeko aukera bikaina, jolasean, beste umeekin harremanduz etab.

Lokalaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Oporraldietan (Gabonak, Pazko Astea eta jai egunak) egunero ahal izango da lokala erabili goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Prezioa: 60 €ko kuota umeko (giltza barne)

Matrikula berriak: Azaroaren 30era arte, udaletxean, liburutegian edo e-mailez: kultura@anoeta.eus