Albisteak
Atzealdea
Harituz eguna 2022
Maiatzaren 28an (larunbata) izango da, eta Anoetan zein Iruran izango dira ekimenak.
2022·05·19
Bi urteko etenaren ondoren, Harituz Eguna antolatu du Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak. Ospakizuna maiatzaren 28an izango da eta Anoeta eta Irura aukeratu dituzte ospakizunerako herri izateko.
Goizean, Iruran hasiko da egitaraua bertso-poteoarekin, eta hortik aurrera Anoetan egingo dituzte gainerako ekintzak. Bertsozale elkarteak gonbidapena luzatu die bi herrietako herritarrei ekintzetan parte hartzeko: "Edozein ekintzatan parte hartzera gonbidatuta zaudete: hasi bertso-poteotik eta bazkarira arte. Pozgarria izango da herriko jendeak ospakizunean parte hartzea".
Egitaraua:
- 11:30ean, Bertso-poteo irekia (Irurako Trinkete tabernatik abiatuta).
- 14:00etan, Bazkaria* (Anoetako Kuku elkartean).
- 16:30ean, Bertso-saio irekia (Anoetako Kuku elkartean).
- 19:00etan, Kalejira txarangarekin (Anoetako tabernetan zehar).
*Bazkarirako txartelen erreserba 629 834 710 telefono zenbakira idatziz egin beharko da. Prezioa: 15€ (ordainketa Bizum bidez).